XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gobernu probisionalak aldiz, enpresa horiek nazionalizatzeari ekin zion: 483 unitate nazionalizatu zituen gutxienik.
Hirugarrenik, industria txiki eta pribatu askotako nagusiek bertan gelditzea erabaki zuten, iraultzari beren euskarria aldarrikatuz.
Enpresa horietan kapitalista eta langileek elkarri aurpegia emanez segituko dute.
Zenbait hilabetez greban ihardun eta gero, lanera itzulita, langileek, aurrena, hilabete horietako soldatak jaso nahi dituzte.
Ekin egin behar, zer-edo-zer lortzekotan: langileak finantzi departamentuetan sartzen dira, enpresaren liburuak irekitzen dituzte, jabeak eta gerenteak bahitzen dituzte.
Ondoren, shurei buruz liburuan ematen zaizkigun beste xehetasun batzuk.
Bayat-ek ez du ukatzen, shuren antolaketan ezkertiar erakundeek eraginik izan zutenik.
Erakunde horiek shuren esanahia, eta beren funtzioak (lantegietan-eta norainoko kontrola ejertzitu behar zuten e. a.) ez zituztela ulertu baieztatzen du ordea.
Shuren bitartez, langileek
Shuren funtzioak, lehenbiziko garai haietan, honako hauek izan ziren: 1. borroka sindikalak;
. 2. harreman autoritarioen aurkako borroka;
3. enplegu kondizioen gaineko kontrola;
4. kontrato eta finantzi aferen gaineko kontrola;
Shurarik arrakastatsuenak lantegietan erabateko kontrola zutenak ziren, eta militante independienteek bultzatzen zituztenak, eta Bayat-ek
Beraz: zuzendaritzaren kontrolari ihes egiten ziotenak, eta estatuaren eta gestore ofizialen eskuetatik at aritzen zirenak, eta langileen momentuko interesak defenditzeaz gain, jabegoaren ideologiari ere erreparatzen diotenak (
Arrakasta gutxieneko shurak, aldiz, sindikato-modukoak ziren, jarrera defentsibo batetik eta hainbat asuntoetan jabe eta gestoreekin kooperatzen zutenak.
Shuren ekintzak sostengatzen zituzten bi teoria nagusiak hauexek ziren, batetik marxismoa, hasierako debateetan nagusi izan zena, eta bestetik Mudjahedin-en Erakundeari atxikitako hainbat shuren ideologia.
Shurek, beren azkeneko etapan, ezkertiar kontzeptuez kutsaturik zeuden, islamiar hizkeraz azaltzen ziren baina.
Bigarren eta hirugarren etapetako shurarik gehienak, ezkerraldeko militanteen ustez,
Baina azkeneko hori ez da kontraesanik gabea.
Izan ere islamiar shuren berezitasuna ez zen estatua edo-ta kapitalarekin kooperatzen zela, gestio kapitalistari buru egiten ziola baizik
Kamali,
I.T.N. konpainiako shura lider batek:
Shuren ideia, Iranen, industrietatik irten eta bulego, eskola, unibertsitate eta granjetara zabaldu zen: orotan bazen herri batzorderik.
Armadan ere, Airekoan konkretuki, soldaduek shurak antolatu eta beren ofizialak hautatzeko eskubidea izatearren borrokatu ziren.
Lan- (eta ikas-) tokietara mugatu ziren baina, ez ziren inoiz komunitate osoarengana iritsi.
Demokrazi organoak izan ziren (lanaren antolatzeko, eta politikoki) baina errepresio tresnak ere bai
1979ko otsailetik aurrerako kronologia: Otsaila-martxoan: militarren, kurdoen, turkmenoen eta emakumeen manifestazio handiak, eskubide demokratikoen alde.
Apirila: erreferendum batez Iran Islamiar Errepublika bilakatzen da.
Abuztua: ezkertiarren eta kurdoen kontrako erasoak (industri harremanen bigarren fasea).
Azaroak 4: Estatu Batuetako enbaxadaren hartzea.
Abenduak 2: Islamiar Konstituzioa, erreferendumean onetsia.
1980ko apirilez: kultur iraultza, islamizatze masiboa.
Abuztuan: Islamiar Elkargoak nagusitzen hasten dira lantokietan.
Irailak 22: Iran-Irak gerraren hasiera.
1981eko ekainez: Teheranen, Jomeiniren aurkako manifestazio masibo batean,
Gerrilaren ekintzen hasiera (industri harremanen hirugarren fasea).
Uztailez Mudjahedin-en buruzagiak (Masoud Rajavi) Parisa hanka egiten du, Erresistentzia Batzorde Nazionala antolatuz.
Irailez garbiketa fisikoak hasten dira lantokietan (laugarren fasea).
Shura edo langile batzorde hauen akatsik nagusienetariko bat
Fabriketatik landa, beren eragina minimoa izan zen, eta ez ziren gauza izan etorkizunerako proiektu bat burutu eta
Ezkerraldeko alderdiek, beren aldetik, langileen kontrol erakunde gisa ikusi gabe shurak, edo horretan joka zezaketen papera gutxietsiz, lantegietako zuzendaritzen eta gobernuaren aurkako tresna gisa erabili nahi izan zituzten.
Enpresari liberalen eta Industri Ministraritzaren estrategia, Bazargan-en gabinetepean behinik behin (1979ko otsailetik azarora bitartean), langileak zapuztea zen, horretarako produkzioa, sabotaje pasiboen bidez batipat, paralizatzen zutelarik.
Langileek beren baitan zeukaten konfiantza galerazi nahi zuten.